Diuretiko potasio aurreztaile
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diuretiko potasio aurreztaile | |
---|---|
Mota | Diuretiko |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D062865 |
Diuretiko potasio aurreztaileak nefronako hodi biltzailean eragina duten farmakoak dira. Hauen helburua diuresia lortzea da sodioa eta ura kanporatuz baina potasioa aurreztuz.
Ekintza mekanismoa
Diuretiko potasio aurreztaileak bi taldetan sailkatzen dira ekintza mekanismoaren arabera;
- Aldosteronaren inhibitzaileak. Aldosterona bere hartzaileetara lotzen denean, Na+/K+ ponpa estimulatzen du sodioa birxurgatu eta potasioa kanporatuz. Aldosteronaren inhibitzaileak hartzaile hauetara lotu eta inhibizioa burutzen dute aurkako eraginak sortuz, hau da, sodioa eta ura kanporatzen dira baina potasiorik ez.
- Sodio erretenen blokeatzaileak. Sodio erretenak zuzenean blokeatzen dituzte, sodioa kanporatu eta diuresia bultzatuz. Sodio birxurgapena gutxitzen denez, potasio gutxiago kanporatzen da.
Eragin farmakologikoak
Sodio birxurgapena gutxitzen dutenez, diuresi ahula eragingo dute. Bestalde, potasio eta hidrogeno iraizketa ere murriztu egiten denez, potasioa aurreztuko da.
Eragin desiragaitz gisa hiperkalemia aipatu beharrekoa da, honek bihotz erritmoaren asaldurak eragin baititzake.
Diuretiko mota hauek konbinaketetan erabiltzeko aproposak dira.
Erabilgarritasun terapeutikoa
Potasio aurreztaileak ondoko kasuetan erabil daitezke:
- Hiperaldosterismo primario zein sekundarioan
- Henle-lakioko diuretiko edo tiazidekin batera.
- Potasio galerak gutxitzeko
Zenbait diuretiko potasio aurreztaile
Aldosteronaren inhibitzaileak
- Espironolaktona
- Kanrenona
Sodio erretenen blokeatzaileak
- Triamterenoa
- Amilorida
Ikus, gainera
- Diuretikoak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1123792
- Multimedia: Potassium-sparing diuretics / Q1123792