Devadasi

Chennaiko devadasiak, 1920ko hamarkada

Devadasi (euskaraz: «jainkoen zerbitzaria») indiar neska bat izan zen, ugalkortasunaren jainkosa bat (gehienetan Shakti edo Tara) bere bizitza osoan zehar mandir edo vihara batean zerbitzatzen eta gurtzen zuena.[1][2] "Devadasi" hitza esannahi anitzeko hitza da, eta India hegoaldeko emakume-komunitate ugari biltzen ditu. "Devadasi" deituriko guztiak ez ziren tenpluei eskainiak, gehienak ospakizun herrikoietan eta gorteetako ekitaldietan parte hartzen zuten. Britainiar nagusitasunaren aurretik, gizarte-maila anbiguoa zuten. Jainkoari zerbitzatzeaz gain, fededunak hainbat prozedurarekin entretenitzen zituzten, besteak beste, gaur egun Bharatanatyam izenaz ezagutzen den berreraikuntza modernoaren aurreko dantza-tradizioekin. Prostituzio sakratuan aritzera iritsi zirela ere badakigu.[3][4]

Britainiar Rajaren garaian, tradizioak jada ez zuen iraun eta, egun, teorian bakarrik ez dira existitzen, 1988tik Indian debekatuak izan ondoren.[5]

Erreferentziak

  1. Devadasi: The Eternal Dancer | Unframed. 2013-5-15.
  2. Umashanker, K.. (2017-10-7). «Devadasi: An exploitative ritual that refuses to die» The Hindu.
  3. BBC Four - Storyville, Sex, Death and the Gods. .
  4. Colundalur, Nash. «Devadasis are a cursed community» The Guardian.
  5. "Devdasi", Encyclopædia Britannica (2007)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1590915
  • Commonscat Multimedia: Devadasi / Q1590915

  • Wd Datuak: Q1590915
  • Commonscat Multimedia: Devadasi / Q1590915
Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.