Dalasi
Dalasia Gambiako diru ofiziala da. Gambiako estatu osoan Dalasia da diru ofizial bakarra, 1994az geroztik. 1971. urtean sortu zen, Gambiako libera ordezteko, truke tasa hau aplikatuta: Gambiako libera bat = 5 dalasi.
Dalasiaren zentimoak butut izena du (1 dalasi = 100 butut).
Billeteak
Dalasiaren billeteak hauek dira:
- 5 dalasikoa (gorria)
- 10 dalasikoa (berdea)
- 25 dalasikoa (urdina)
- 50 dalasikoa (morea)
- 100 dalasikoa (marroia)
2006. urtean billete berriak jaulki zituzten, faltsutzeak saihesteko.
Txanponak
1971n 1, 5, 10, 25 eta 50 bututeko txanponak gehitu zituzten. 1987an, 1 dalasiko txanponak gehitu zituzten.
Kanpo estekak
- Datuak: Q202885
- Multimedia: Money of Gambia / Q202885