Club de Remo Carasa-Voto

Club de Remo Carasa-Voto
Sorrera 1981
Herria Espainia Voto, Kantabria
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           horia eta urdina
Trainerua      La Saga
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga ez
C.R. Carasa-Votoren instalazioak.

Club de Remo Carasa-Voto Votoko Carasa auzoko arraun taldea da.

Historia

1981ean sortua, batelekin hasi zen harrobi lana egiten. Bateletan, Kantabriako txapelketez gain, txapeldunordea izan zen Espainia mailan. Titulu hauen arduradunak Ambrosio Cavada eta Ramón Gómez de la Vega presidenteak eta José I. Nazabal entrenatzaileak izan ziren.

Bost denboralditan trainerua ateratzea lortu zuen: 1985, 1990 (2 estropada), 1993, 1994 eta 1995.

Palmaresa

Ez zuen garaipenik lortu. Posturik onenak honako hauek izan ziren:

  • Kantabriako Traineru Txapelketa:
    • Hirugarrena 1993an.
    • Laugarrena 1994an.
  • Sotileza Bandera: Bigarrena 1994an eta hirugarrena 1993an.
  • Ría de Requejada Bandera: hirugarrena 1990ean.
  • Asturiasko Printzearen Bandera: Laugarrena 1994an.
  • Bansander Bandera: Laugarrena 1994an.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8347184
  • Wd Datuak: Q8347184