Clonezilla
Clonezilla | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Steven Shiau (en) |
Sorrera-urtea | 2007 |
Argitaratze-data | 2007 |
Azken bertsioa | 3.1.3-16 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | x86-64 (en) |
Programazio-lengoaia | Perl eta Unixeko shell |
Irakur dezake | Linux eta POSIX |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da | Free Software Lab (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | EZ |
Clonezilla webgune ofiziala | |
Iturri-kodea | https://github.com/stevenshiau/clonezilla eta https://gitlab.com/stevenshiau/clonezilla |
Clonezilla NCHC Free Software Labsek garatutako informatika programa da. Aplikazio librea da, beraz printzipioz edonork lagundu lezake bere bilakaeran. GNU GPL bigarren bertsioko lizentziarekin argitaratu zen.
Erabilpena
Disko gogorren klonak egiteko erabiltzen da. Esate baterako, USB arkatz auto-abiarazle batean disko gogor handi baten irudia egin daiteke. Irudi horrekin, geroago, disko gogor hori irudia egin zen unean zegoen bezala utz daiteke.
- Gailu edo partizio batetik irudi bat egin daiteke.
- Irudi batetik partizio bat edo disko oso bat irudia egin zenean bezala utz daiteke.
Bateragarri
Honako formatuekin erabil daiteke[1]: ext2, ext3, ext4, reiserFS, reiser4, xfs, jfs, btrfs (GNU / Linux), FAT12, FAT16, FAT32, NTFS (MS Windows), HFS + (Mac OS), UFS (FreeBSD), NetBSD, OpenBSD, minix (Minix), vmfs3 (VMFS5) VMWare ESX.
Klonatu daitezke GNU/Linux, MS Windows, Mac OS (Intel oinarrikoa), FreeBSD, NetBSD, OpenBSD, Minix eta VMWare ESX.
32 bit (x86) eta 64 bit (x86-64) sistemetan erabil daiteke.
Antzeko aplikazioak
- True Image®
- Norton Ghost®
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Clonezilla[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Clonezilla SourceForge project
- (Ingelesez) Clonezilla Freshmeat project
- (Ingelesez) Clonezilla Live CD/USB changlog in stable version
- (Ingelesez) News
- (Ingelesez) www.clonezilla.org/forum/