Ciutat Morta
Ciutat Morta | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Ciutat Morta |
Jatorrizko hizkuntza | katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Xavier Artigas (en) [[Kategoria:Xavier Artigas (en) zuzendutako filmak]] |
Gidoigilea(k) | Mariana Huidobro Jesús Rodríguez Sellés (en) [[Kategoria:Jesús Rodríguez Sellés (en) idatzitako filmak]] |
Antzezlea(k) | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bartzelona |
ciutatmorta.wordpress.com | |
Ciutat Morta 4F kasuari buruzko dokumentala da, 2013an Xavier Artigasek eta Xapo Ortegak egindakoa. Salaketa egin nahi du dokumentalak atxiloketa arbitrarioetatik hasi, poliziaren inpunitatea eta prozesu judizialean eman izan diren irregulartasunen inguruan[1].
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
4F kasua
2006ko otsailaren 4an udaltzainak Bartzelonako etxe okupatu batera joan ziren; udaltzainetako bat larri zauritu zuten eta, ondorioz, bederatzi lagun atxilotu zituzten. Lauren kasua azaltzen dokumentalak, atxiloketa arbitrarioak izan zirelako. 2011n, baina, atxilotuetako batek, Patricia Herasek, bere buruaz beste egin zuen. Urte berean, gainera, Bartzelonako bi polizia kondenatu zituzten mutil bat atxilotzeagatik, torturatzeagatik eta diskoteka batean drogak saltzearen akusaziopean frogak faltsutzeagatik[1].
Patricia Heras
Dokumentaleko protagonista diren lau gazteek ez zuten zerikusirik 2006ko otsailaren 4an etxe okupatu hartan egin zuten jaiarekin. Kalean atxilotu zituzten, eta Patricia Heras ospitale batean atzeman zuten. Bizikletan zihoala erorikoa izan zuen, eta ospitalean zela atxilotu zuten, bere itxuragatik. Patricia Heras eta bere lagun Alfredo Pestana ez ziren etxe okupatuko jaia horretan izan[1].
Ondorioak
2015eko urtarrilaren hasieran, lurrikara eragin zuen Katalunian Ciutat Morta dokumentalak eta bera zentsuratzen saiatu izanak . Hilabete luzeetako presioaren ondoren TV3k dokumentala emititzea lortu zuen. Hala ere, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiak dokumentaleko bost minutu zentsuratu zituen[2].
2015eko urtarrilaren 19an, fiskalak adierazi zuen 'Ciutat morta' dokumentalarengatik ezin zela '4F auzia' berriz ireki[3].
Urtarrilaren 23an, CUPek bultzatuta Ciutat morta dokumentaleko datuetan oinarrituta, auzia berriz irekitzea onartu zuen Kataluniako Parlamentuak[4].
Erreferentziak
- ↑ a b c «‘Ciutat morta’ proiektatuko dute bihar Astran» Busturialdeko Hitza 2014/06/10., CC lizentzia
- ↑ «Lurrikara eragin du Katalunian 'Ciutat Morta' dokumentalak eta zentsuratzen saiatu izanak» Argia 2015/01/19., CC-BY-SA lizentzia
- ↑ «Fiskalak dio 'Ciutat morta' ez dela 'O-4 auzia' irekitzeko nahikoa froga» Berria 2015/01/20.
- ↑ «'Ciutat morta' dokumentaleko datuetan oinarrituta, auzia berriz zabaltzeko eskatu du Kataluniako Parlamentuak» Berria 2015/01/23.
Kanpo estekak
- Datuak: Q17625326
- Multimedia: Ciutat Morta / Q17625326