Christopher Reeve
Christopher Reeve | |
---|---|
(1985) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christopher D'Olier Reeve |
Jaiotza | New York, 1952ko irailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Pound Ridge (New York) |
Heriotza | Mount Kisco (New York), 2004ko urriaren 10a (52 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua septizemia |
Familia | |
Aita | Franklin D'Olier Reeve |
Ama | Barbara Pitney Lamb |
Ezkontidea(k) | Dana Reeve (1992 - 2004) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) Princeton Day School (en) Cornell Unibertsitatea HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea, aktorea, errealizadorea, zinema ekoizlea eta gidoilaria |
Altuera | 193 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Unitarian Universalism (en) |
christopherreeve.org | |
|
Christopher D'Olier Reeve, ezagunagoa Christopher Reeve izenez (New York, AEB, 1952ko irailaren 25a - Mount Kisco, New Yorkeko estatua, AEB, 2004ko urriaren 10a) estatubatuar aktorea izan zen. Gehienbat Superman, Superman II, Superman III, Superman IV eta The Remains of the Day filmak antzezteagatik ezaguna da.
Biografia
Antzerki ikasketak egin zituen, Williamstown Antzokian, eta hamazazpi urterekin denboraldi oso bat eman zuen Maineko Boothbay Playhousen. Gero telebistan hasi zen lanean, Love of life sailean. Sail hark arrakasta handia izan zuen eta Reeve oso ezaguna egin zen. Horri esker lan eskaintza asko izan zituen. Antzerkian A Matter of Gravity (1976) obran parte hartu zuen, Katherine Hepburnekin, eta Jack Lemmon eta Walter Matthaurekin batera ere lan egin zuen geroago.
Zineman 1977an egin zuen debuta, Alerta gorria: Neptuno hondoratua filmean, David Greeneren zuzendaritzapean. Garai hartan, Salkind anaiek Superman superheroiaren papera jokatzeko hautatu zuten. 1978an Superman: The Movie filma estreinatu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Handik bi urtera filmaren bigarren zatia estreinatu zen, arrakasta handiz hura ere, eta 1983an hirugarrena. Bien bitartean beste film batzuetan parte hartu zuen. 1984an oso harrera ona izan zuen film batean esku hartu zuen, Bostondarrak, Vanessa Redgraverekin. 1987an laugarren eta azken aldiz egin zuen Superman papera, baina haurrekoetan ez bezala porrot egin zuen.
1988an antzerkira itzuli zen berriro, eta Tennessee Williamsen Uda eta Kea obran parte hartu zuen.
Beste film aipagarri batzuk ditu: Deathtrap (1982, Sidney Lumet); Monsignore (1982, Frank Perry); Street Smart (1987); Switching Channels (1988); The Remains of the Day (1993), Village of the Damned (1995) eta Rear Window (1998).
1995ean, zaldi lehiaketa batean parte hartzen ari zela, zalditik erori eta elbarri geratu zen.
Irudi galeria
- Reeve 1979an edo 1980an
- Ronald Reagan eta Christopher Reeve 1983an
- Christopher Reeve 2003an, hil aurreko urtean emandako hitzaldi batean
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christopher Reeve |
- Christopher Reeve aktorearen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Christopher Reeve Fundazioaren webgune ofiziala (Ingelesez)
- Datuak: Q174311
- Multimedia: Christopher Reeve / Q174311