Chaturbate
Chaturbate | |
---|---|
Datuak | |
Mota | helduentzako kamera webgunea |
Jarduera sektorea | industria pornografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ekoizpena | Pornografia-zinema |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Jabea | Multi Media, LLC (en) |
Historia | |
Sorrera | 2011ko otsailaren 26a |
Chaturbate web kamerekin grabatutako emanaldiak eskaintzen dituen webgune pornografiko bat da. Webgune horretan modeloek edo bikoteek biluziak eta sexu-jarduerak egiten dituzte zuzenean. Adibidez, stripteaseak eta solasaldi erotikoetatik hasita sexu-jarduera esplizituagoetaraino, hala nola sexu-jostailuekin masturbatzea.
Webguneko edukiak sei kategoriatan sailkatuta daude: emakumezkoen kamerak, gizonezkoen kamerak, bikoteen kamerak, transgeneroen kamerak, saio pribatuak eta zelatatzeko saio ezkutuak. Generoaren arabera sailkatutako saioak dohakoak dira. Saio pribatuak eta zelatatzeko saio ezkutuak, aldiz, ordainpekoak dira. Zelatatzeko saio ezkutuetan modeloek eta ikusleek ezin diote elkarri eragin eta horregatik saio pribatuak baino merkeagoak dira.
Chaturbate ingelesezko chat (txat) eta masturbate (masturbatu) hitzen elkarketa da. Ikusleek ikuskizunak dohainik ikus ditzakete, saio pribatuak izan ezik. Hala ere, zenbait sexu jarduera ikusteko ikusleak eskupeko (ingelesez: tip) delako ordainketa egin dezake eduki hori ikusi ahal izateko.
Kanpo estekak
- Datuak: Q22080762