Carlos Garaycoechea

Carlos Garaycoechea

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCasbas (en) Itzuli, 1928ko ekainaren 1a
Herrialdea Argentina
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBuenos Aires, 2018ko irailaren 10a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Nacional de las Artes (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta umorista grafikoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Illustrious Citizen of Buenos Aires  (2012)
Genero artistikoaUmore grafikoa
IMDB: nm0304898 Edit the value on Wikidata

Carlos Garaycoechea, El Vasco bezala ezaguna, (Casbas, 1928ko ekainaren 1a-Buenos Aires, 2018ko irailaren 10a) idazle, umorista grafiko, gidoilari, maixu eta artista plastiko argentinarra zen. Haren familiak jatorri euskalduna zuen eta berak ere Euskal Herriarekiko atxikimendua sarritan erakutsi zuen.[1]

Biografía

Garaycochea Casbasen jaio zen, Guaminíko barrutian, 1928ko ekainaren 1an. Bi urte zituelarik familia Buenos Airesera joan zen. Lehen ikasketak egin ondoren, 1949an, Arte Ederren Eskola Nazionalean matrikulatu zen. Marrazki umoristikoak ziren haren espezialitatea. Aldizkari eta egunkari askotan kolaboratu zuen: El Gráfico, Atlántida, Billiken, Esto Es, TV Guía, Gente, Rico Tipo, Patoruzú, Humor Registrado, Semana Gráfica, La Revista, Satiricón, Qué y diarios como Crítica, El Mundo, La Nación, Crónica, El Cronista Comercial, Tiempo Argentino, Hoy eta Democracia. Sei urtez Marrazkilari Argentinarren Elkartearen presidentea izan zen. Marrazki eskola propioa ireki zuen, bestetik.

Garayocoechearen pertsonai batzuk ezagunak egin ziren, esaterako Don Gregorio eta Catalina, La Nación egunkarian argitaratuak.[2]

2011ko irailaren 8an, Buenos Aires hiriko hiritar ospetsua izendatu zuten.

Literatura lanak

  • Dónde vamos a parar
  • Los deportistas son una risa
  • Don Gregorio
  • Catalina
  • Cómo parecer culto

Erakusketa

  • Los dos Garaycochea, Palais de Glacen.

Erreferentziak

  1. .
  2. http://www.museodeldibujo.com/biografias/garaycochea/garaycochea.html

Kanpo loturak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5750421
  • Commonscat Multimedia: Carlos Garaycochea / Q5750421

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 309773524
  • BNA: 000051858
  • GND: 1056613815
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 61056
  • Wd Datuak: Q5750421
  • Commonscat Multimedia: Carlos Garaycochea / Q5750421