Caracol ur-jauzia
Caracol ur-jauzia | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°18′40″S 50°51′16″W / 29.311186°S 50.854444°W / -29.311186; -50.854444 |
Kokapena | Rio Grande do Sul |
Estatu burujabe | Brasil |
Brasilgo unitate federatibo | Rio Grande do Sul |
Caracol ur-jauzia (portugesez: Cascata do Caracol) Brasilen dagoen ur-jauzi bat da. Hegoaldeko Rio Grande estatuan dago ur-jauzia, Canela herriaren ondoan[1].
Caracol Estatu Parkeko erakargarri turistiko nabarmenena da[2]. Araukaria baso baten erdian dago ur-jauzia.
Deskribapena
Caracol ibaiak sortu zuen Serra Geral mendilerroko basaltozko haitz labarretan, hortik izena. 131 metrotako erorketa librea du bi mailatan gertatzen dena[3]. Maila bien artean 100 metrotako distantzia dago[4].
Urtaroaren arabera ur emaria aldatzen bada ere ez da inoiz agortzen.
Turismoa
Iguazuko ur-jauzien ondoren turismo gehien erakartzen duen ur-jauzia da Brasilen. Caracol parkeak 2.500.000 bisitari izaten ditu urtero[5]. 927 maila dituen eskailera batek eramaten du ur-jauziaren oinarrira[2].
Ur-jauziaren ikuspegi bikaina duen 30 metroko dorre bat dago eta airetiko ikuspegia eskaintzen duen teleferiko bat ere bai[6].
Iruditegia
- Caracol ur-jauzia.
- Ur-jauziaren gainaldea.
- Teleferikoa.
- Turismo ugari erakartzen du.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Caracol Falls | Attractions in Brazil» pineqone.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ a b Waggoner, John. (2008). Adventure Guide Brazil. New Jersey: Hunter Publishing, 549 or. ISBN 978-1-58843-639-9..
- ↑ «IVT - Instituto Virtual do Turismo» web.archive.org 2017-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ (Ingelesez) «Caracol Falls | Wondermondo» www.wondermondo.com 2014-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ «Parque Do Caracol Canela Turismo Roteiros E Atrativos Parque Do Caracol» web.archive.org 2017-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ Rego, Luis; Let's Go, Inc. (2004). Let's go. New York : St. Martin's Press ISBN 978-0-312-32004-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2608119
- Multimedia: Cascata do Caracol / Q2608119