Bizitzea ez al da oso arriskutsua?
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria) | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joseba Sarrionandia (2018) |
Argitaratze-data | 2018ko azaroan |
Generoa | Saiakera |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Arístides E. Hernández "Ares" |
Bilduma | Upaingoa |
Orrialdeak | 189 |
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Habanako gaukaria) Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako saiakera liburua da, 2018ko azaroan Pamielak argitaratua. Egunkari intimo baten modura antolatua dago liburua, Ni ez naiz hemengoa (1985) antzean. Baina aurreko lanarekin ezberdintasun handi bat dago: aurrekoa ziegan bakartuta idatzi baldin bazuen, oraingo haue Kubako deserrian edo bigarren aberrian idatzia dago.[1]
Edukia
Liburuaren izenburua João Guimarães Rosa idazle brasildarraren testu batetik dator: "Viver nem não é muito perigoso?".[2]
Liburua testu laburrez antolatua dago, eguneroko bat izango balitz bezala; hobeto esanda "gaukaria" zeren eta idazleak Habanako gauetan idazten baititu. Habanako gauak lasaiak omen dira eta une egokia da eguneko gauzak azaltzeko: "eguneroko bizimoduko momentuak, telebistako albisteak, lagun arteko enkontruak, liburu edo pelikularen batek probotatutako epifania txikiak".[3] Hitz horien liburua irekitzen duen "Abisua" irakur daiteke eta, benetan, liburua horrelakoa dela, benetako saski-naskia: historia, geografia, oroimenak, familia, eguneko gertaerak... guztiarekin liburua osatu du idazleak. Idazlearen hitzetan, baina, liburua, "artefaktua" dio, ez da osatua zeren eta hutsune asko baitadude. Hutsune horiek betetzeko lanak "irakurle itzartu eta aktiboa eskatzen" du.[4]
Liburua, Sarrionandiaren saikeretan ohikoa den moduan, ohar askorekin aberastuta dago, zehat-mehatz 115 ohar. Halaber, "Aurkibide onomastikoa" dakar.
Egitura
Goian aipatu den bezala, eguneroko moduan antolatuta dago liburua, egunez egun pasarte laburrez osatuta. Pasarte horiek bost ataletan antolatuta daude, 2018ko lehenengo bost hilabeteen arabera:
- "Hankak arrastaka dabil gogoa". Urtarrilakoak
- "Badakidan ez dakidana eta berorrek agian badakiena". Otsailakoak
- "Ezin zara izan mundu guztiaren kontzientzia". Martxokoak
- "Noizean behin pentsatzen dira gauzak". Apirilekoak
- "Ipurdia aulkitik altxatu gabe". Maiatzekoak
Azkenean erreferentziak eta osteko ak datoz.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Ni ez naiz hemengoa (1985)
Kanpo estekak
- Liburuaren testuak.
- (Gaztelaniaz) Liburuaren aurkezpena Cubainformación webgunean.
- Datuak: Q61070792
Joseba Sarrionandiaren lanak | ||
---|---|---|
Poesia: Izuen gordelekuetan barrena • Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna • Alkohola poemak • Marinel zaharrak • Gartzelako poemak • Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995) • Hau da ene ondasun guzia • XX. mendeko poesia kaierak: Joseba Sarrionandia • Hilda dago poesia? • Gure oroitzapenak |