Bideo mapping

Sydney Opera House 2013ko Vivid Sydney izeneko proiekzio erakustaldian

Bideo mappinga (Projection mapping bezala ezaguna ere) irudien edo animazioen proiekzioan datza, eraikinen eta beste tankerako hiru dimentsiotako azaleratan egiten dena[1]. Irudiak eta haren mugimenduak azaleran sortzen dituen efektuen bitartez, ez ohiko emaitza artistikoa lortzen da.

Teknika honen erabilpena batez ere monumentu izaera duten eraikinetan eraikinetan egitena da, maiz, musikaz lagundurik, ikuskizunaren lagungarri gisa.

Bideo mappinga egiteko programa informatiko bereziak erabili ohi dira, bolumenak automatikoki marrazteko eta zehazteko balio dutenak. Programa hauek aukera ematen dute irteera desberdinen bitartez klip bat edo hainbat proiektatzeko. Proiekzio hauen animatzaileak bideo-jockey izena hartzen dute. Ilusio optikoen jokoaren helburuetako bat ikuslearen pertzepzioa nahastea da, eta horretarako, finkoa eta geldik dagoenari mugimenduan egotearen ilusio sorrarazten da mugimenduaren bitartez.

Erreferentziak

  1. Uriola. 'Bideo Mapping' tailerra antolatu du Bilbao Eszenak abenduaren 16an. (Noiz kontsultatua: 2016-3-9).


Ikus, gainera

  • Animazioa


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q776483
  • Commonscat Multimedia: Projection mapping / Q776483

  • Wd Datuak: Q776483
  • Commonscat Multimedia: Projection mapping / Q776483