Berri Ona (filma)
Berri Ona (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | La buena nueva |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Leitza, Altsasu, Lekunberri, Gorriti, Berastegi, Donostia, Azpeitia, Hernani eta Ezkio-Itsaso |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Helena Taberna |
Gidoigilea(k) | Helena Taberna |
Antzezlea(k) | |
Gorka Aginagalde Joseba Apaolaza Klara Badiola Barbara Goenaga Susana Abaitua Iñake Irastorza Loquillo Jabier Muguruza Mercedes Sampietro Guillermo Toledo Unax Ugalde Kandido Uranga Maribel Salas | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Angel Illarramendi |
Argazki-zuzendaria | Gonzalo Fernández Berridi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Altsasu |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Berri Ona (gaztelaniaz: La Buena Nueva) 2008 urtean eginiko filma da. Helena Tabernak grabatu zuen Leitza, Altsasu, Lekunberri, Gorriti, Berastegi, Donostia, Azpeitia, Hernani eta Ezkio-Itsason 2007ko maiatza eta uztaila artean.
Marino Aierra apaiz eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago. Helena Tabernaren senidea zena 1936ko uztailaren 16an ailegatu zen Altsasura non Espainiako Gerra Zibila bizi zen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1936ko altxamendua hastekotan zegoela Miguel (Unax Ugalde) herri sozialista bateko parroko berri izendatu zuten. Laster, altxatuek herria okupatu eta fusilamenduak hasi ziren. Miguelek biktimen alde egin eta Eliza Katolikoa zein militarrak borrokatu zituen bere bizitza arriskuan jarriz.
Tartean, Miguel eta Margari (Barbara Goenaga) senarra fusilatu zioten herriko andereñoaren artean, laguntasuna hasiko da.
Pertsonaiak
- Gorka Aginagalde: Hugo
- Magdalena Aizpurua: Antxoni
- Joseba Apaolaza: Apezpikua
- Klara Badiola: Clara
- Barbara Goenaga: Margari
- Susana Gómez: Arantxa
- Iñake Irastorza: Benita
- Loquillo: Falangearen buruzagia
- Jabier Muguruza: Faustino Goñi
- Erik Probanza: Falangista gaztea
- Fernando Ruiz: Eskusoinu-jolea
- Rodrigo Sáenz de Heredia: Kapilaua
- Maribel Salas: Resu
- Mercedes Sampietro
- Mikel Tello: Falangearen kapitaina
- Guillermo Toledo: Antonino
- Unax Ugalde: Miguel
- Kandido Uranga: Lucio
Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Helena Taberna |
Gidoia | Helena Taberna eta Andrés Martorell |
Ekoizleak | Iker Ganuza |
Musika | Angel Illarramendi |
Argazkilariak | Gonzalo F. Berridi |
Edizioa | Nino Martínez Sosa |
Makillajea | Eva Alonso eta Itziar Arrieta |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q11687805