Berlinghiero Berlinghieri

Berlinghiero Berlinghieri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBerlinghiero di Melanese da Lucca
JaiotzaMilan eta Volterra, c. 1175
HeriotzaLucca, 1236 baino lehenago ( urte)
LeinuaBerlinghieri (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Lucca
Lan nabarmenak
ikusi
  • Madonna with child (en) Itzuli
Madonna col Bambino, Metropolitan Museum.

Berlinghiero Berlinghieri (Volterra, 1175 inguruan – 1236 urtea aurretik hilda) margolari italiarra izan zen. 1228 eta 1232 urteak artean Luccan lan egin zuen. Bere obra arte bizantziarretik mendebaldeko arte propiora igarotzeko urrats garrantzitsua izan zen.

Biografia

Haren biografian hutsune handiak daude. Badakigu Malaneseren semea zela eta, ziur aski, Volterran, Pisako probintzian, ikasi zuela; agian herri horretan ere jaioko zen. 1228ko dokumentu bati esker gutxienez bi seme izan zituela dakigu: Bonaventura eta Barone. Dokumentu horretan, Luccako beste herritarrekin batera, Pisako ejertzitoari bakea zin egin zuten.

Obra

Gutxi dira margolari honen gordetzen diren margolanak:

  • Lehena Gurutzea edo Croce di Lucca (1210-1220 inguruan), Luccako Museo Nazionale di Villa Guinigin erakusten da. Lan honen estiloa bizantziarra da oraindik. Jesusen irudiak estatiko eta dramatismorik gabekoa da, Christus triunphans modukoa. Iruditik kanpo lanean ikusten diren esmalte kromatikoak oso bizantziarrak dira.
  • 1230 eta 1235 artean datatutako beste Gurutzea edo Crocifisso di Fucecchio. Gaur egun Pisako San Mateo Museoan gordetzen da baina jatorriz Fucecchioko San Salbador abadian zegoen. Lan honetan espezialistek Giunta Pisanoren eragina ikusi dute, batez ere irudien espresibitatean.
  • Beste bi obra ez dago oso garbi egilea Berlinghieri zenik: Madonna col Bambino, New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten gordeta, eta bestea, beste madonna, Pisako katedralean gordeta.
  • San Lorenzo e una santa, (1230-1235 inguruan), Fucecchio, Museo di Fucecchio
  • Pia donna e san Paolo, (1230-1235 inguruan), bilduma pribatua
  • Frammento di una croce dipinta, Avignon, Petit Palais
  • Madonna col Bambino (egotzita), North Carolina Museum of Art

Estiloa

Berlinghiero Berlinghieriren margolanetan XIII. mendeko Toscanako margolaritzaren garapena ikus daiteke. Bizantziar margolaritzaren eragina nabarmena da oraindik, nahiz eta arkitekturan eta eskulturan erromanikoaren eta gotikoaren estiloen eragina, hau da, Alpeen iparraldeko eragina garbia izan. Zentzu horretan arte bizantziarretik mendebaldeko artera igarotzeko bidean daude.

Croce di Lucca

Bibliografia

  • Egile batzuk: Dizionario Larousse della pittura italiana: dalle origini ai nostri giorni, Gremese ed., Roma, 1998, 62-63.or.
  • Christopher Kleinhenz, John W. Barker, Gail Geiger, Richard H. Lansing, Medieval Italy: An Encyclopedia, Routledge, Londres, 2004, II. liburuki, L-Z, 662.or. ISBN 0415939313.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berlinghiero Berlinghieri Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15795
  • Commonscat Multimedia: Berlinghiero Berlinghieri / Q15795

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 95767505
  • GND: 124541801
  • LCCN: nr2002011821
  • ULAN: 500014124
  • RKD: 7395
  • Wd Datuak: Q15795
  • Commonscat Multimedia: Berlinghiero Berlinghieri / Q15795