Bangladeshko Liburutegi Nazionala
Bangladeshko Liburutegi Nazionala | |
---|---|
বাংলাদেশ জাতীয় গ্রন্থাগার | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Bangladesh |
Bangladeshko bibhag | Dhaka |
Megacity | Dhaka |
Koordenatuak | 23°47′N 90°22′E / 23.78°N 90.37°E / 23.78; 90.37 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1973 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Muzharul Islam (en) |
Webgune ofiziala | |
Bangladeshko Liburutegi Nazionala (bengaleraz: বাংলাদেশ জাতীয় গ্রন্থাগার) Bangladeshko Dhaka hiriburuan dagoen liburutegi nazionala da. Bangladeshko jabetza intelektualaren legearen arabera, liburutegia Bangladeshen inprimatutako liburu eta material guztien lege-gordailua da. Liburutegiaren eraikina Muzharul Islam arkitektoaren lana da; arkitekto hau arrazionalismoan kokatzen da. 1973an sortu zuten.[1]
Historia
1947ko Azpikontinentearen zatiketa ondoren Pakistango gobernuak Pakistango Liburutegi Nazionala sortu zuen Karatxin, eta horren sukurtsal bat Dhakan. Bangladeshek independentzia lortu zuen bere berezko Liburutegi Nazionalaren beharra ikusi zuen. Erakunde hori 1973an sortu zen, nolabait Pakistangoaren proiektuaren elementuak jasoz.
Erreferentziak
- ↑ http://www.nanl.gov.bd/index.php?option=com_content&view=article&id=45&Itemid=152
Kanpo estekak
- (Bengaleraz):Liburutegiaren webgune ofiziala.
- Datuak: Q6974137
- Multimedia: National Library of Bangladesh / Q6974137