Baiona-Lizeo-Biarritz tranbia

Baiona-Lizeo-Biarritz tranbia (BLB) 1888 eta 1948 artean Lapurdin ibili zen garraiobidea izan zen.

Historia

Édouard Empain baroiak jada 1879an proiektu bat sortu arren, kudeaketa Baionako Udalak lortu zuen. Honek 1884an Ruiz, Salvador, S'Hermann eta Labedan jaunei utzi zien. 1885eko urriaren 31n, Frantziako Gobernuak herri-onura dekretatu zuen[1]. Hauek Compagnie des chemins de fer à voie étroite du Midi (CFVEM) izeneko konpainia sortu zuten, 1898an Compagnie du chemin de fer de Pau-Oloron-Mauléon et du tramway de Bayonne à Biarritz bilakatu zena. 1914an linea elektrifikatu zuten. 1948ko urriaren 1ean azken bidaia egin zuen.

Lineak

  • Baiona (Baionako geltokia) - Saint Léon - Biarritz (Biarritzeko kasinoa): 8,5 km, 1888ko urriaren 18tik 1948ko abuztuaren 3ra iraun zuena[2].
  • Saint Léon - Marracqeko lizeoa : 1,5 km, 1888ko urriaren 18an irekia.

Erreferentziak

  1. «1885eko urriaren 30eko dekretua, Baiona eta Biarritz artean, Saint-Jean-d 'Anglet-en bidez, Tramwayko linea bat ezartzea onura publikokoa dela deklaratzen duena Marracqeko lizeoan (karga-koadernoarekin eta atzeraeraginezko hitzarmenarekin).» Bulletin des Lois (992): 78-95. 1896-2-20.
  2. Jean Robert. (1974). Histoire des transports dans les villes de France. Éditions de l'auteur, 518-521 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16680932
  • Commonscat Multimedia: Tramway Bayonne Lycée Biarritz / Q16680932

  • Wd Datuak: Q16680932
  • Commonscat Multimedia: Tramway Bayonne Lycée Biarritz / Q16680932


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.