Bacalhau à Lagareiro
Bacalhau à Lagareiro | |
---|---|
arrain plater | |
Osagaiak | bakailaoa eta patata |
Historia | |
Jatorria | Portugal |
Bacalhau à Lagaroiro Portugalgo bakailao errezeta tradizionala da, Minho-ko eskualdean jatorria du naiz eta gaur egun oso zabaldua egon herrialde osoan. Oinarrian bakailaoa, patata kolpatuak (“batatas a murro”), oliba olioarekin erreta prestatzeari esaten zaio. Kasu batzuetan barazki gehiago ere gehitzen zaizkio ( tipula, baratxuria...) eta olioa bakarrik gehitu beharrean ozpin olioa.
Errezeta
Bacalhau à Lagaroiro
Osagaiak
- Patata txikiak: 750 g.
- Gatza.
- Bakailaoa: 200 g-ko 4 zati.
- Tipula: 1 uztaietan.
- Baratxuria: 3 osoa azal eta guzi kolpatua.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
- Piztu labea 190ºC.
- Patatak zuritu gabe gatzatu, jarri labeko erretilu batean eta sartu labera 40 minutu. Patatak labetik atera orduko kolpatu.
- Beste erretilu batean bakailaoa (azala azpialdera), baratxuria eta tipula jarri eta busti olioarekin.
- Sartu bakailaoa labera eta eduki bertan 10 minutu, gehitu patatak, busti berriro oliba olioarekin eta eduki labean beste 5 minutu.
- Erretilua labetik atera eta honen azpian geratu den saltsarekin busti berriro bakailaoa eta patatak
OHARRA
- Portugalen lurrunetan eginiko brokoliarekin edo udaran piper entsaladarekin ere zerbitzatzen da.
- Oiba beltzekin eta perexila xehatuarekin ere zerbitzatzen da.
Kanpo estekak
- Datuak: Q16496017