Askizu
Askizu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Askizu auzoaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°14′W / 43.3°N 2.23°W / 43.3; -2.23 |
Demografia | |
Biztanleria | 102 (2022) |
Askizu[1] Getariako (Gipuzkoa) auzoa da. Getariako mendebaldean dago, Zumaiarekiko mugan. Eliza zaharra eta dozena bat eraikin dituen etxaguneak eta hainbat baserri sakabanatuk osatzen dute. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Askizuk 95 biztanle zituen.
Ondarea
- Askizuko San Martin baseliza: XIII.-XVI. mendeen artean eraikitako eliza gotikoa.
- Askizuko plaza eta Askizuko San Martin baseliza.
- Askizuko plaza eta Askizuko San Martin baseliza.
Mahastiez inguratuta, Urola ibaiaren bokalea ikusten den mendi kaskoan, Zumaia eta Getaria batzen dituen kostaldeko Santio bidearen erdian kokatuta dago. Tourseko San Martini eskainita dago, Donejakue bideko ohiko saindu bati, alegia.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
89 | 91 | 89 | 93 | 99 | 98 | 102 | 95 |
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Kanpo estekak
- Datuak: Q12254297
- Multimedia: Askizu / Q12254297
Getariako auzoak | ||
---|---|---|
Alde Zaharra | Askizu | Meaga | San Prudentzio | Eitzaga |