Arrada (geografia)
- Artikulu hau badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrada (argipena)».
Arrada itsasadar zabala eta aski itxia da, ontzientzat babesgarri ona gertatzen dena.[1] Gune itxi bat da, itsasora irekitzen dena, badia edo golko bat baino estuagoa. Itsasorako irekidura oso estua bada, pasabideak itsasarte izena hartzen du. Bere hedaduragatik, ezin dugu estuarioarekin nahastu.[2]
Deskribapena
Erresaka-korronteetatik eta mareetatik babestuta, portutik kanpoko eremu gisa erabil daiteke, non ontziek helmugako portura sartzeko txandaren zain dauden bitartean aingura arrastatu edo galdu gabe arrazoizko segurtasunez ainguratu dezaketen.[3] Modu artifizialean sor dezakete harri-lubeten edo dikeen bidez. Arrada naturalek babesa eskaintzen dute ekaitzen aurrean, eta, sarri, itsas base bezala erabiltzen dituzte. Arradak ez daude itxita, bere ainguraketa-eremua, itsasoko haizeetara irekita baitago.[4]
Galeria
- Singapurko arrada
- Texelko arrada, 1671. urteko margolana
- Villefranche-sur-merreko arrada
- AGIA ZONI III itsasontzia Pireoko arradan
- Volvo Ocean Race 2012 Lorienteko arradan
- Trondheimgo arrada, 1906
- Golden Fleece ontzia arrada batean anguratzen (Jack Spurling, 1929)
Arrada ospetsuak
Egungo portu asko hasieran arradak ziren (Fremantle, Rio de Janeiro, San Diego, San Francisco, Sydney). Hala era oraindik arrada natural asko daude:
- Bizerta
- Boulogne-sur-Mer (artifiziala)
- Brest
- Carrick Roads
- Cherbourg (artifiziala)
- Geneva (Léman aintziran)
- Hampton Roads, Virginia
- Lorient
- Nagasaki
- Toulon
- Villefranche-sur-Mer
- Scapa Flow
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. arrada. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ (Ingelesez) Roadstead: Extensive Definition. .
- ↑ (Ingelesez) Port Construction and Rehabilitation. in: United States Army technical manual, TM 5-360.. Washington: Government Printing Office.
- ↑ Walker, George K.. (2012). Definitions for the Law of the Sea: Terms Not Defined by the 1982 Convention. Leiden: Martinus Nijhoff Publishers.
Kanpo estekak
- Datuak: Q913035
- Multimedia: Roadsteads / Q913035