Arkeologia Museo Nazionala (Frantzia)

Arkeologia Museo Nazionala (Frantzia)
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaYvelines
BarrutiSaint-Germain-en-Layeko barrutia
Frantziako udalerriSaint-Germain-en-Laye
Arkitektura
Deskribapena


Arkeologia Museo Nazionala (frantsesez: Musée d’Archéologie nationale - Domaine national de Saint-Germain-en-Laye[1]) Frantziako arkeologiari eskainitako museoa da,[oh 1] bereziki, nahiz eta bost kontinenteetako arkeologia-bilduma aberatsa ere baduen. 1862an sortua, Saint-Germain-en-Layeko gazteluan dago (Yvelines), Eugène Viollet-le-Duc-en ikasle izandako Eugène Milletek zaharberrituta eta egokitua museoko erakusketa-aretoak hartzeko.

Beste museo askotan bezala, erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak dituzte. Bisita gidatuak eskaintzen ditu gaztelua ezagutzeko, hitzaldiak, tailerrak haurrentzat eta helduentzat, kontzertuak, eta abar. Errestaurazio laborategia du, kanpoko ikertzaileek ere erabil dezaketena. Artxiboak eta fototeka ere baditu. Antiquités nationales aldizkari zientifikoa argitaratzen du eta ikerketa proiektuetan parte hartzen du[2].

Historia

Museoa 1862ko martxoaren 8an sortu zen dekretu inperialaren bidez eta 1867ko maiatzaren 12an inauguratu zen. Napoleon III.ak Nazioaren historiako testigantza arkeologikoak bildu nahi zituelako. Hasieratik Saint-Germain-en-Laye gazteluan dago, leku historiko batean.

Bigarren Inperioaren gainbeheran bizirik suertatu zen museoa 1921era arte, Henri Hubertek koordinatutako 5 kontinentetako arkeologia konparatuaren antolaketa museografikoarekin.

Lehen mundu-gatazkaren ondorioz, museoak ordu ilunagoak ezagutu zituen, eta okupazio-aldia izan zen gogorrena, 1940 eta 1944 artean.

André Malraux kultura-ministroak bultzada berria eman zion museoari 60ko hamarkadan.

2009az geroztik, museo, gaztelu eta lorategiak establezimendu berean bildu dira, eta erakundearen historiaren beste orrialde bat ireki da.

Museoaren izenak hainbat bilakaera izan du 1862an sortu zenetik:

  • Antzinate galo-erromatarren museoa, 1862 (frantsesez: musée des Antiquités gallo-romaines)
  • Antzinate zeltikoen eta galo-erromatarren museoa. (frantsesez: musée des Antiquités celtiques et gallo-romaines;
  • Antzinate nazionalen museoa, 1879. (frantsesez: musée des Antiquités nationales)
  • Arkeologia nazionalaren museoa, 2005. (frantsesez: musée d'Archéologie nationale)
  • Saint-Germain-en-Layeko Arkeologia nazionalaren museoa eta jabari nazionala, 2009. (frantsesez: musée d'Archéologie nationale - Domaine national de Saint-Germain-en-Laye)

Bildumak

1880tik aurrera, Alexandre Bertrand[oh 2] batez ere, eta baita Gabriel de Mortillet[oh 3] eta Salomon Reinachi[oh 4] esker ere, museoak 44 erakusketa-areto ditu dagoeneko. Bildumak hazi, dibertsifikatu eta pixkanaka jendearentzat irekitzen dira.

Gaur egun, 30.000 objektu arkeologiko inguru erakusten ditu museoak, eta 2 milioi baino gehiago gordetzen ditu biltegietan[3]. Hori dela eta, Europako bilduma aberatsenetako bat da. Objektu horiek, lurralde nazionalean aurkitu ondoren, hainbat aldi kronologiko erakusten dituzte: Paleolitoa, Neolitoa, Brontze Aroa, Burdin Aroa, erromatarren garaia (Galo-erromatarra) eta Erdi Aroa (Galia Merovingiarra eta Frankia Karolingiarra). Bildumen zati bat atzerritik dator eta kulturak elkarren artean alderatzeko helburuarekin bildu dira. Bost kontinenteetako bilduma honek objektu arkeologiko eta etnologikoak biltzen ditu, arkeologia-areto konparatuan aurkeztua.

Paleolitotik Mesolitora

Bilduma paleolitikoetan harriaren lanarekin zerikusia duten objektuak sartzen dira, hala nola moldatutako harri-koskorrak, aurpegibikoak edo mikrolitoak, hezurrarekin eta elur-oreinaren adarrarekin, hala nola jostorratz, puntzoiak edo arpoiak. Goi Paleolitoan artearen adierazpen zaharrenak agertzen dira, sexu-organoen irudikapen estilizatu gisa.

Gizakiaren eboluzioa ulertzeko aukera ematen du museoaren ibilbideak, garezurren moldurei esker.

Museoko bilduma paleolitikoetako objektu ezagunenetako bat Brassempouyko anderea (edo Venus) da, Eduardo Piettek Pirinioetan egindako indusketa ugarien emaitza. Museoari emandako bildumako objektu ugarietatik, 7.000 inguru daude ikusgai gaur Piette aretoan. Areto hori, soilik museoaren laguntzaile batekin erreserbatu ondoren ikus daitekeena, 2008an berritu eta berriro ireki zen, XIX. museografia errespetatzeko asmoz.

Neolitoa

Neolitoko harri leunduzko aizkorak ("Bernon" izeneko biltegian aurkitu zirenak). Fibrolitan eta arroka berdean landuak, segur aski Alpeetan erauziak.

Neolitoa (K.a. 5500 eta K.a. 2000 urte bitartean) Historiaurreko hirugarren aldia da, Mesolitoa edo Epipaleolitoaren ondoren. Gizakia bere elikagaien ekoizle bihurtzen da, eta une horretatik aurrera bere ingurunean eragiten du. Populazioek nekazaritza eta abeltzaintza bereganatzen dituzten aldia da. Gizakiak megalitoak egiten dituzte, arkitektura monumentalaren lehenetariko testigantzak[oh 5]. Garai horretan berrikuntza teknikoak izan ziren nagusi, hala nola harria leuntzea, zeramika eta ehuna agertzea. Distantzia luzeko truke-sareak sortzen dira.

Bilduma horiei buruzko aretoa dago museoaren ibilbidean. Aurkezpen hau gai eta eskualde mailakoa da:

  • Nekazaritza eta abeltzaintzako lehen praktiken testigantzak.
  • Asmakizun eta teknika nagusiak: harrizko, zeramikazko eta ehunezko erremintak leuntzea.
  • Lehenengo silex-meatzeak gogoraraztea.
  • Apaingarriak: maskorren perlak eta zintzilikarioak, animalien hortz zulatuak.
  • Pentsamendu erlijiosoaren adierazpena: emakumezkoen estatuak eta menhir-estatuak.
  • Hilobi megalitikoetako hileta altzariak (trikuharriak).
  • Metalurgiaren agerpena (kobrea, urrea, zilarra).

Aretoaren erdian erakusleiho batek hilobi bat du, Cys-la-Communen (Aisne) aurkitua eta K.a. 5.000 urtekoa. Bertan, apaingarriz inguratutako emakume baten eskeletoa ikus daiteke.

Frantzian aurkitutako leungailu eta korridore estaliak[oh 6] sarbide librean ikus daitezke gazteluko patioan.


  • Neolitoa
  • Kareharrizko estela (Cavaillon, Vaucluse), K.a. IV milurtekoa inguru.
    Kareharrizko estela (Cavaillon, Vaucluse), K.a. IV milurtekoa inguru.
  • Errituetarako ahizkora leunduak
    Errituetarako ahizkora leunduak
  • Terrakotazko ontzia
    Terrakotazko ontzia

Brontze Aroa

Brontze Aroan (K.a. 2100 eta 750 urte bitartean), gizarteak Neolitikoaren antzekoa izaten jarraitzen du, baina brontzeak dakarren aurrerapen teknikoek gizartearen garapena eragiten dute, eta gero eta hierarkizatuagoa egongo baita.

  • Brontze Aroa
  • Brontzezko besokoa Veuxhaulles-sur-Aube (K.a. 1250 inguru).
    Brontzezko besokoa Veuxhaulles-sur-Aube (K.a. 1250 inguru).
  • Brontzezko zango babesak Veuxhaulles-sur-Aube (K.a. 1250 inguru).
    Brontzezko zango babesak Veuxhaulles-sur-Aube (K.a. 1250 inguru).
  • Apaingarria (La Colombine, Yonne), K.a. 1200 inguru. Aldakan jarrita zegoen bitxia. Hilobi batean zegoen.
    Apaingarria (La Colombine, Yonne), K.a. 1200 inguru. Aldakan jarrita zegoen bitxia. Hilobi batean zegoen.
  • Gandordun kaskoak K.a. 1150-950.
    Gandordun kaskoak K.a. 1150-950.
  • Brontzezko sastakaia, K.a. 800 inguru.
    Brontzezko sastakaia, K.a. 800 inguru.

Brontze Aroan urre ugari egoteak azaltzen du material horretan une horretan egindako objektu eta bitxi asko.

  • Brontze Aroko urrezko piezak
  • Urrezko lunula (Kerivoa, Bourbriac, Côtes-d'Armor), K.a. 2000-1600.
    Urrezko lunula (Kerivoa, Bourbriac, Côtes-d'Armor), K.a. 2000-1600.
  • Avantongo urrezko konoa, Vienne, K.a. 1500-1250.
  • Urrezko torkea (Guînes, Pas-de-Calais), K.a. 1200-1000 inguru.
    Urrezko torkea (Guînes, Pas-de-Calais), K.a. 1200-1000 inguru.
  • « Ceinture » en or (Guînes, Pas-de-Calais), vers 1200-1000 av. J.-C.
    Urrezko gerrikoa (Guînes, Pas-de-Calais), K.a. 1200-1000 inguru.

Burdin Aroa

Burdinaren lehen aroa (K.a. 780-480), Europa Erdialdeko Hallstatteko kulturari dagokiona da. Garai hartan hildako pribilegiatuak hilobietan ehorzten dira tumulutan (Borgoña, Lorraine, Franche-Comté, Berry, Vix, Sainte-Colombe-sur-Seine, Magny-Lambert, Apremont...)

  • Lehen Burdin Aroa
  • Brontzezko bular-oskolak (Marmesse, Marne Garaia). Bakoitzak bi zati ditu Alde batean errematxeez lotu dira eta bestaldean kakoen bidez. Brontze Aroa eta Burdin Aroa arteko trantsizio garaiaren adibidea dira (K.a. 950-780 inguruan).
    Brontzezko bular-oskolak (Marmesse, Marne Garaia). Bakoitzak bi zati ditu Alde batean errematxeez lotu dira eta bestaldean kakoen bidez. Brontze Aroa eta Burdin Aroa arteko trantsizio garaiaren adibidea dira (K.a. 950-780 inguruan).
  • Terrakota kopa. Golasecca kultura. Italia iparraldekoa. K.a. VII. mende erdialdean.
    Terrakota kopa. Golasecca kultura. Italia iparraldekoa. K.a. VII. mende erdialdean.
  • Bularrekoa txoriekin eta zirkuluekin hornitua (Les Moidons, Jura). K.a. VI. mendea.
    Bularrekoa txoriekin eta zirkuluekin hornitua (Les Moidons, Jura). K.a. VI. mendea.
  • Urrezko besokoak ( La Butten, Sainte-Colombe-sur-Seine, Côte-d'Or). Emakume baten gurdidun hilobi batean aurkitu ziren. K.a. VI.-V. mende ingurukoa.
    Urrezko besokoak ( La Butten, Sainte-Colombe-sur-Seine, Côte-d'Or). Emakume baten gurdidun hilobi batean aurkitu ziren. K.a. VI.-V. mende ingurukoa.
  • Urrezko belarritakoak (La Butteko hilobia),
    Urrezko belarritakoak (La Butteko hilobia),

Bigarren Burdin Aroa (K.a. 480 - K.a. 25) boterera igotzen den gizarte gerlari batek markatzen du K. a. V-III. mendeetan. Galiarren artean asko garatzen dira hainbat eskulan, bereziki zeramika, beira lantzea eta metalurgian (brontzea eta burdina).

Museoko bildumetan, erromatarren konkistaren aurretik galiarrek izandako aldaketak eta galiarren bizitza ikus daitezke. Arte zeltaren bilduma munduko garrantzitsuenetakoa da.

  • Bigarren Burdin Aroa
  • Kaskoa (Italia iparraldea)
    Kaskoa (Italia iparraldea)

Galia erromatarra

Galia erromatarra (K.a. 51tik K.o. V. mendera arte): Julio Zesarrek Galia Comata konkistatu ondoren, Galia Erromatar Inperioan integratuta dago. Urbanizazioa aurrera doa, hiriak sortzen dira eraikin publikoak eraikitzearekin batera; errepide-sarea Galia osoan zehar hedatzen da.

Sail galo-erromatarreko 6 aretoek jainko-jainkosak, hildakoen mundua, erromatar armadan galiarrek duten presentzia, eskulan motak eta eguneroko bizitza (elikadura, jantzia, apaingarriak, aisia, etxeko ingurunea, medikuntza, garraioa, idazketa...) erakusten dituzte.

  • Galiar panteoia
  • Sucelos
    Sucelos
  • Taranis (Le Châtelet de Gourzon, Haute-Marne), Txantiloi:S- apr. J.-C., portant ses attributs : la roue, symbole solaire, le foudre et sur l'épaule les S (les éclairs).
    Taranis (Le Châtelet de Gourzon, Marne Garaia), K.o. I. mendea. .
  • Cernunnos ? (Étang-sur-Arroux, Saône-et-Loire), Txantiloi:S- apr. J.-C., doté de trois visages et tenant deux serpents à tête de bélier. Deux cavités sur sa tête étaient probablement destinées à recevoir des cornes de cerf.
    Cernunnos? (Étang-sur-Arroux, Saône-et-Loire), K.o. I. mendea. Hiru aurpegi eta zikiro burudun bi suge ditu. Buruan dituen bi zulotxoetan seguruenik orein adarrak egongo ziren.
  • Ama-jainkosak umea altzoan dutela. Terrakotaz eginak. K.o. II. edo III. mendea. Ume bati edo biri bularra ematen ari diren eta eserita dauden ama-jainkosak ohikoak dira Galian.
    Ama-jainkosak umea altzoan dutela. Terrakotaz eginak. K.o. II. edo III. mendea. Ume bati edo biri bularra ematen ari diren eta eserita dauden ama-jainkosak ohikoak dira Galian.
  • Ama-jainkosak bi umeri bularra ematen. K.o. II. edo III. mendea.
    Ama-jainkosak bi umeri bularra ematen. K.o. II. edo III. mendea.
  • Zilarrezko pegarra (Alise-Sainte-Reine), K.a. I. mendea.
    Zilarrezko pegarra (Alise-Sainte-Reine), K.a. I. mendea.
  • Brontzezko "dupondius" txanpon bat (Lyongo tailerra), Ifrentzuan "Hiru Galietako aldarea" irudikatu da. K.o. 10-14.
    Brontzezko "dupondius" txanpon bat (Lyongo tailerra), Ifrentzuan "Hiru Galietako aldarea" irudikatu da. K.o. 10-14.
  • Bere laneko lanabesekin irudikatu den Apinosus Icliusen hilarria (Entrains, Nièvre), K.o. I. mendea.
    Bere laneko lanabesekin irudikatu den Apinosus Icliusen hilarria (Entrains, Nièvre), K.o. I. mendea.
  • Gizonezko baten bustoa (Saint-Barthélemy-de-Beaurepaire, Isère), K.o. I. mendea. Polikletosen Doriforoaren bertsio bat dela uste da.
    Gizonezko baten bustoa (Saint-Barthélemy-de-Beaurepaire, Isère), K.o. I. mendea. Polikletosen Doriforoaren bertsio bat dela uste da.
  • Brontzezko bustoa zinopari moduan eskainia (Beaumont-le-Roger, Eure). K.o. I. mende amaiera.
    Brontzezko bustoa zinopari moduan eskainia (Beaumont-le-Roger, Eure). K.o. I. mende amaiera.
  • Satiroa (Jouey, Côte-d'Or), II. edo III. mendea. Bacus jainko erromatarra bereziki maitatua zen Galian.
    Satiroa (Jouey, Côte-d'Or), II. edo III. mendea. Bacus jainko erromatarra bereziki maitatua zen Galian.
  • Retheleko altxorra (Ardenak), K.o. 260-270 inguru.
    Retheleko altxorra (Ardenak), K.o. 260-270 inguru.

Galia merovingiarra

Lehen Erdi Aroa (V. mendetik VIII. mendera) Merovingiarren dinastiarekin hasten da, Clovisek sortua. Galia pixkanaka franko bihurtzen da eta kristautasunak aurrera egiten du. Garai hartako bitxiak aurkitu dira, metalezko trenkadetan lotutako granateak dituztenak, eta gerrikoetako belarriak damaskinatuez dekoratuak, zilarrezko edo letoizko ildaskak txertatuta dituztenak.

  • Brontzezko gerriko baten belarria
    Brontzezko gerriko baten belarria

Arkeologia konparatua

Arkeologia konparatuko aretoa, gazteluko dantzaleku zaharrean.

Arkeologia konparatuko gela gazteluko dantza-areto zaharrean dago, Marteko aretoan. Bilduma gaur egun itxita dago jendearentzat, bildumen lanaren zati gisa.

Bilduma gehienak Lehen Mundu Gerra baino lehen sartu ziren. Lehen ekarpena Danimarkako Federiko VII.a erregeak 1862an eskainitako bilduma eskandinaviarra izan zen.

Beste bilduma handiak Ernest Chanterren bidez iritsi ziren, Kaukasoko seriea eraman baitzuen museoa. Jacques eta Enrique de Morgani esker, beste bilduma batzuk gehitu ziren museora, haiek hainbat lekutan egindako indusketei esker: Irango Talychen, Susan eta Egiptoko nekropoli aurredinastikoetan[4][5].

Bost kontinenteetako arkeologia-areto konparatua XX. mendearen hasieran sortu zuten Henri Hubertek eta Marcel Maussek, "Europako eta gizateriaren historia etnografikoa" irudikatu nahi baitzuten, gizakiaren sorreratik Erdi Arora arte.

Henri Hubertek bi ideia berritzailerekin sortu zuen areto honen plan orokorra: soziologo gisa, uste zuen giza kulturen ikuspegi global (espaziala eta denborazkoa) batek soilik ekar zezakeela gertakari soziologikoen ulermena. Bestalde, gizarteen aztarnak maila teknikoaren arabera konparatu behar ziren, XIX. eta XX. mendeetan modako ikuspegi konparatistaren bidez. Beharrezkoa zen, halaber, antzinako kultura-fenomenoak argitzeko, arkeologia nazionaletik atera eta konparazioak mundu osora zabaldu behar zirela.

Ikuspegi horren ondorioz, bi aurkezpen-ardatz gainjarri dira: aretoaren ardatz luzean, etapa teknikoak gogoratzen dira, Paleolitotik Erdi Arora agertu ahala: harriaren tamaina, terrakotaren lana, metalurgia. Zeharkako ardatzek eremu geografikoak alderatzeko aukera ematen dute: Afrika, Asia, Ekialde Hurbila, Europa, Amerika eta Ozeania.

Oharrak

  1. 2009ko abenduaren 29ko Agindua, Saint-Germain-en-Layen arkeologia museo nazionalaren eta Saint-Germain-en-Layeko jabari nazionalaren saila sortzen duena.
  2. Museoko zuzendaria 1866tik 1902ra.
  3. Museora atxikia 1868tik 1885ra.
  4. Kontserbatzaile laguntzailea 1893tik 1902ra.
  5. Kontuan izan behar da Anatoliako Göbekli Tepe eraiki zuten gizakiek, oraindik ehiztari biltzaile paleolitikoak zirela.
  6. Trikuharrien antza dute, baina korridore edo pasarte luzea dute. burua ez da zabalagoa, korridore trikuharrietan gertatzen den bezala.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Contact» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  2. «Musée Archéologie Nationale» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. (Frantsesez) «Les collections archéologiques» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  4. Musée d'archéologie nationale, ed. (1989). Archéologie comparée. Éd. de la Réunion des musées nationaux ISBN 978-2-7118-2174-7. (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  5. Musée d'archéologie nationale, ed. (1989). Archéologie comparée. Éd. de la Réunion des musées nationaux ISBN 978-2-7118-2174-7. (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Bibliografia

  • Raul-E. Doranlo, «La collection Plicque au Musée des antiquités nationales», in Revue des Études Anciennes, 1940, 42. liburukia, 1-4 zk., 613-621 or. (linean irakurri)

Kanpo estekak

  • Musée d'Archéologie nationale (MAN) et Domaine national de Saint-Germain-en-laye (Museoaren web-gune ofiziala)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2342844
  • Commonscat Multimedia: Musée d'archéologie nationale / Q2342844

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 129693621
  • ISNI: 0000000121563054
  • BNF: 118774138 (data)
  • LCCN: n50068155
  • NKC: ko2003204753
  • NLA: 35370475
  • SUDOC: 02654699X
  • ULAN: 500308421
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2342844
  • Commonscat Multimedia: Musée d'archéologie nationale / Q2342844