Aricia agestis

Aricia agestis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaAricia
Espeziea Aricia agestis
[[Michael Denis, Ignaz Schiffermüller|]], 1775
Datu orokorrak
OstalariaGeranium molle, Helianthemum nummularium eta Lausarda

Aricia agestis Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Asian aurkitzen da, Tian Shan mendikateraino[1].

Denis eta Schiffermüller naturalistek deskribatu zuen 1775. urtean.

Deskribapena

Tximeleta txiki bat da, 24-28 mm-ko hegal-zabalera du. Tximeletaren hegalak marroi ilunak dira eta ertz zuria dute. Ertzetik gertu puntu laranja eta beltzak lerrokaturik dituzte, hala aurreko hegaletan nola atzekoetan. Tximeletak berak ile urdinak ditu gorputzean[2].

Hegalen azpialdea argiagoa da eta ertzetan orban laranjak eta puntu beltzak ditu, denak ere eraztun zuriz inguratuta.

Beldarra bere argia da eta alboetan kolore arroxako lerroak ditu. Oso iletsua da[2].

Bizi zikloa

Hegoaldeko eremuetan urtean bi belaunaldi izaten ditu, lehenengoa maiatza eta ekaina artean eta bigarrena uztaila amaiera eta irailaren artean[2].

Arrautzak banan bana jartzen ditu hostoen azpialdean. Haietatik beldarra jaiotzen da eta inurriek zaintzen dute. Inurritegian hibernatu ondoren udaberrian pupatu egiten dira.

Azpiespezieak

  • A. a. agestis (Europa hegoaldean eta erdialdean)
  • A. a. calida (Chavignerie) (Sizilian, Italian eta Ekialde Hurbilean)
  • A. a. azerbaidzhana (Obraztsov, 1935) (Kaukasian eta TGranskaukasian)
  • A. a. nazira (Moore, 1865) (Darvaz, Pamir eta Himalaia ipar-mendebaldean)

Iruditegia

  • Tximeleta emea.
    Tximeleta emea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Arra eta emea elkarturik.
    Arra eta emea elkarturik.
  • Beldarra.
    Beldarra.

Erreferentziak

  1. «Aricia» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. a b c (Gaztelaniaz) yukuk. (2020-06-29). «Aricia agestis – Morena serrana» Vive la Naturaleza (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1294181
  • Commonscat Multimedia: Aricia agestis / Q1294181
  • Wikispecies Espezieak: Aricia agestis

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 28335
  • BioLib: 51482
  • Dyntaxa: 100398
  • Fauna Europaea: 441006
  • GBIF: 1933095
  • NCBI: 91739
  • Wd Datuak: Q1294181
  • Commonscat Multimedia: Aricia agestis / Q1294181
  • Wikispecies Espezieak: Aricia agestis