Antzarako erreka

Antzarako erreka
43°23′16″N 1°30′19″W / 43.3879°N 1.5053°W / 43.3879; -1.5053
Kokapena Lapurdi
Luzera15 km

Antzarako erreka[1] Lapurdiko ibaia da. Errobiko ibaiadarra da ezkerraldetik, hortaz, Aturriren arroko ibaia.

Izena

Antzarako errekak Haltzabala du izena bere ibilbidearen hasieran[2].

Batzuetan Antzarako erreka eta bere ibaiadarra den Untzilarreko erreka (8.4 km) nahasi dute adituek[3]. Orduan Haltzabala Urloko erreka (11.9 km) bere ibaiadarraren beste izena da.

Geografia

Iturria Zuraideko Ordotz auzoan Otsantz mendian du. Uztaritzeko Arruntz auzoa zeharkatu ondoren, Errobin du ahoa, justu Berriotz parean.

Zeharkatutako udalerriak

  • Zuraide
  • Uztaritze.

Ibaiadar nagusiak

  • Urloko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
  • Lukuko erreka, ezkerraldetik datorkiola.
  • Untzilarre edo Latsa erreka, baita ere ezkerraldetik datorkiola.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées, 1863.
  3. Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16303790
  • Wd Datuak: Q16303790