Antón de Marirreguera
Antón de Marirreguera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Carreño, 1605 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1660(e)ko hamarkada (54/64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Antón González Reguera, Antón de Marirreguera bezala ezaguna, asturieraz idatzitako lehen lanaren egilea da. Liburua Pleitu ente Uviéu y Mérida pola posesión de les cenices de santa Olaya, 1639an idatzita, asturierazko literaturaren klasikoa da.
Biografia
Antón González Reguerari buruzko datu asko ezezagunak dira, tartean jaiotze eta heriotza datak. XVII. mendean Llorgozanan jaio zen (Carreño), kapare etorkiko familia batean. Ama María González Reguera zen eta hortik zetorren Marirreguera izena. Aita, antza Pedro Álvarez Hevia zen; gaztea hil zen. Umezurtz gelditzerakoan amaren abizena hartzeko aukera izan zuen. Dena dela, eskuizkribu batzuetan Antonio Álvarez gisa agertzen da. Elizaren ikasketak hasi zituen. Oviedoko Unibertsitatean Latin, Humanitateak eta Teologia ikasi zuen. 1631 apaiza izendatu zuten eta Carreñoko eliz desberdinen ardura eman zioten. Horrela, 1640an eta 1644an Priendesko apaiza bezala agertzen da, 1645ean Albandin, azken honetan Antonio González Moñiz izenarekin, bere osabarena, bere aurretik apaiza eliz horretan. Albandin ere 1661 arte parroko gisa agertzen da; ondoren, postua bere ilobak hartu zuen, Xuan Rodríguez Reguera. 1662an kaparetasun erroldetan ez zen agertu eta pentsatzekoa da 1661 eta 1662 artean hilko zela.
Obra
Aipatutako Pleitu ente Uviéu y Mérida pola posesión de les cenices de santa Olaya (1639) batera beste lan batzuk idatzi zituen:
- Diálogu políticu poema
- Dido y Eneas alegia
- Hero y Lleandro alegia
- L’ensalmador entremesa
- L’alcalde entremesa
- Los alcaldes entremesa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Idazle asturiarren erregistro bibliografikoa.
- (Asturieraz):Proyectu Caveda y Nava; hemen Marirregueraren bost lan irakur daitezke.
- El sombreru de virxiliu. Contiene una biografía de González Reguera, bibliografía básica y el texto del Pleitu ente Uviéu y Mérida.
- Datuak: Q3781357