Annie Krohn

Annie Krohn
Bizitza
Jaiotza1890eko otsaila (134 urte)
Herrialdea Indonesia
Familia
Ezkontidea(k)Flip Carli (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Annie Krohn (1890eko otsaila – ?) alemaniar-herbeheretar jatorriko indonesiar zinema mutuko aktorea izan zen, 1932an ospea lortu zuena Karina's Zelfopoffering filmean Raden Ajeng Karina antzezteagatik.

Bizitza

Annie Krohn Karina's Zelfopoffering filmaren iragarkian (1932)

Anna Bettenhausenen (j. 1853) eta Henry Krohn Sr. (j. 1860) alemaniarren bederatzi seme-alabetatik zazpigarrena, Annie Krohn 1890eko otsailean jaio zen[1]. Lau neba eta ahizpa bat bizirik geratu ziren: John (j. 1879), George (j. 1882an), Henry (j. 1886), Edward (j. 1888) eta Lydia (j. 1892)[2]. Herbeheretar arbasoak ere bazituen[3].

Flip Carli ekoizle eta zuzendariarekin ezkondu zen eta Cosmos Film (geroago Kinowerk Carli) konpainian hasi zen lanean[3]. 1930ean egin zuen debuta De Stem des Bloeds film mutuan. 1932an paper nagusia antzeztu zuen Karina's Zelfopoffering filmean[3].

Filmografia

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1930 De Stem des Bloeds Annie Film galdua
1931 Sarinah
1932 Karina's Zelfopoffering Raden Ajeng Karina

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) The Kohlhagen Family Genealogy. S.A.G. Shreve (argitaratze data: 1994), 48 or. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  2. (Ingelesez) The Kohlhagen Family Genealogy. S.A.G. Shreve (argitaratze data: 1994) (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  3. a b c (Indonesieraz) Biran, Misbach Yusa. (1979). Apa Siapa Orang Film Indonesia 1926–1978. Sinematek Indonesia OCLC .6655859.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124428366
  • Wd Datuak: Q124428366
Biografia
Indonesia
Artikulu hau Indonesiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.