Anaclet Mwumvaneza

Anaclet Mwumvaneza
5. elizbarrutiko apezpiku

2016ko martxoaren 11 -
← Alexis Habiyambere
Elizbarrutia: Nyundoko elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza1956ko abenduaren 4a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Anaclet Mwumvaneza (Murambi, 1956ko abenduaren 4a) ruandar elizgizon katolikoa da, 2016tik aurrera Nyundoko apezpikua dena.

Bizitza

Anaclet Mwumvaneza Murambin jaio zen 1956an. Lehen mailako ikasketak bertako eskolan egin zituen, 1969tik 1973ra Kabgayiko San Leon apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta 25 urterekin Kabgayiko apaizgaitegi nagusian sartu zen. Horrez gain, Rutongoko eta Nyakibandako apaizgaitegietan ikasi zuen[1].

1991ko uztailaren 25ean apaiztu zen[1][2]. 1991tik 1992ra bikario aritu zen Kabuyeko parrokian. 1992an Kigaliko Familia Santuaren elizako parroko izendatu zuten eta bertan aritu zen 2000ra arte. 2000tik 2004ra Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean ikasi zuen eta Zuzenbide Kanonikoan doktoretza lortu zuen. 2004an Kicukiroko parroko eta Nyakibandako apaizgaitegiko irakasle izendatu zuten, eta urtebete geroago Kigaliko artxidiozesiako Caritas erakundeko zuzendari. 2013az geroztik, bertan aritu zen idazkari nagusi gisa[1].

2016ko martxoaren 11n Frantzisko aita santuak Nyundoko apezpiku izendatu zuen[1]. Maiatzaren 21ean Alexis Habiyamberek apezpiku ordenatu zuen Nyundoko katedraletik gertu[2]. Misericordes Sicut Pater leloa hautatu zuen[3].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Arthur Hinsley kardinala (1926)
  • David James Mathew artzapezpikua (1938)
  • Laurean Rugambwa kardinala (1952)
  • Wenceslas Kalibushi apezpikua (1977)
  • Alexis Habiyambere apezpikua (1997)
  • Anaclet Mwumvaneza apezpikua[2]

Erreferentziak

  1. a b c d (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Nyundo (Rwanda) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2016-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  2. a b c (Ingelesez) «Bishop Anaclet Mwumvaneza» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  3. (Ingelesez) «Catholic Church in Rwanda» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q23068431
  • Wd Datuak: Q23068431