Akisgrango Hitzarmena (1748)

Europa 1748ko Akisgrango Hitzarmenaren ondoan

Akisgrango Hitzarmena 1748an sinatutako bake ituna izan zen, Austriako Ondorengotza Gerrari amaiera eman ziona. Herrialdeetako ordezkariak apirilaren 24an batzartu ziren Akisgranen, eta hitzarmena urriaren 18an izenpetu zen. Zortzi urte iraun zuen gerra horren ostean, erresuma boteretsu berri bat agertu zen Europan: Prusia[1].

Hitzarmenaren edukia

Hein handi batean, Frantziak eta Erresuma Batuak negoziatu zuten ituna. Hauek ziren klausula nagusiak:

  • Konkistatutako lurralde gehienak itzuliak izan ziren, hala nola, Louisbourg (Eskozia Berria) Frantziari, Madras Ingalaterrari, Hesiko hiriak Zazpi Herbehere Batuen Errepublikari eta Hegoaldeko Herbehereak Austriari[2].
  • Parma, Piacenza eta Guastallako Dukerria Espainiaren esku gelditu zen[2].
  • Austriak onartu zuen Silesia Prusiako Erresumaren mende gera zedin[2].
  • Modenako Dukerria eta Genovako Errepublika, Austriak bereganatuak zituenak, gerra aurreko egoerara itzuli ziren.

Erreferentziak

  1. Vignolle, Camille. 18 octobre 1748: La Prusse triomphe au traité d'Aix-la-Chapelle. herodote.net (Noiz kontsultatua: 2016-7-31).
  2. a b c Treaty of Aix-la-Chapelle. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-3).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q156086
  • Commonscat Multimedia: Treaty of Aix-la-Chapelle (1748) / Q156086

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 219967087
  • BNF: 33705660q (data)
  • GND: 4538495-2
  • LCCN: no90024158
  • SUDOC: 027872955
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q156086
  • Commonscat Multimedia: Treaty of Aix-la-Chapelle (1748) / Q156086