2023-2024ko Espainiako Ohorezko MailaHerrialdea | Espainia |
---|
Datak | 2023ko urriak 1 – 2024ko maiatzak 26 |
---|
Parte-hartzaileak | 12 talde |
---|
Irabazlea | VRAC |
---|
Finalista | Aparejadores Burgos |
---|
Maila galdutakoa | Belenos RC |
---|
Webgunea | ferugby.es |
---|
Aurretik: 2022-2023 Ondoren: 2024-2025 |
2023-24ko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila Espainiako gizonezkoen errugbi liga nagusiaren 57. denboraldia izan zen. 12 talde izan ziren lehian 2023ko urriaren 1etik aurrera. Finala 2024ko maiatzaren 26an jokatu zen, Burgosen, eta VRAC 19 eta 20 nagusitu zitzaion Aparejadores Burgosi.[1]
Taldeak
Lehiaketa sistema
Lehenbiziko fasea liga moduan jokatu zen, denak denek aurka, partida bakarrera. Ligaxka horren ostean bi multzo eratu ziren: 6 talde hoberenak A multzoan eta beste 6ak B multzoan. Bigarren fasean, multzo bakoitzeko taldeek itzuliko bateko ligaxka jokatu zuten, eta lehenbiziko fasean lortutako puntuak ere gehituko zitzaizkien.
Puntuak honela banatuko dira:
- 4 puntu garaipenagatik
- 2 puntu berdinketagatik
- 0 puntu porrotagatik
- eraso bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik.
- defentsa bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik.
A multzoko talde guztiek eta B multzoko bi hoberenek titulurako kanporaketak jokatu zituzten. B multzoko azken taldea Ohorezko B Mailara jaitsi zen, eta 5.ak jaitsierako playoff-a jokatu behar izan zuen Ohorezko B Mailako bigarrenaren kontra.
Lehenbiziko fasea
Sailkapena
| A multzorako sailkatua |
| B multzorako sailkatua |
Emaitzak
Eguneratze data: 2024ko martxoak 10. Iturria: Espainiako Errugbiko Ohorezko maila: lehenbiziko faseko egutegia
Urdina = etxeko taldearen garaipena; Horia = berdinketa; Gorria = kanpoko taldearen garaipena.
"a": bi taldeen arteko lehiari buruzko artikulua.
Bigarren fasea
Eguneratze data: 2024ko apirilak 14. Iturria: Espainiako Errugbiko Ohorezko maila: bigarren faseko egutegia
Urdina = etxeko taldearen garaipena; Horia = berdinketa; Gorria = kanpoko taldearen garaipena.
"a": bi taldeen arteko lehiari buruzko artikulua.
|
| Kluba | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Aldeko tantoak | Aurkako tantoak | Aldea | Eraso bonusak | Defentsa bonusak | Puntuak |
1 | Complutense Cisneros | 16 | 8 | 0 | 8 | 444 | 393 | 51 | 2 | 3 | 37 |
2 | Les Abelles | 16 | 7 | 1 | 8 | 304 | 377 | -73 | 0 | 2 | 30 |
3 | AMPO Ordizia | 16 | 6 | 0 | 10 | 392 | 453 | -61 | 1 | 4 | 29 |
4 | Pozuelo RU | 16 | 6 | 0 | 10 | 334 | 451 | -117 | 1 | 1 | 26 |
5 | Barça Rugbi | 16 | 5 | 0 | 11 | 393 | 510 | -117 | 1 | 5 | 26 |
6 | Pasek Belenos | 16 | 4 | 0 | 12 | 348 | 548 | -200 | 0 | 5 | 21 |
Eguneratze data: 2024ko apirilak 14. Iturria: Espainiako Errugbiko Ohorezko maila: bigarren faseko egutegia
Urdina = etxeko taldearen garaipena; Horia = berdinketa; Gorria = kanpoko taldearen garaipena.
"a": bi taldeen arteko lehiari buruzko artikulua.
| Final laurdenetarako sailkatua |
| Jaitsierako playoff-a jokatu beharra |
| Ohorezko B Mailararako jaitsiera |
Fase finala
Barça Rugbik, B multzoko 5. sailkatuak, Madrilgo Ingenieros Industrialesen aurka jokatu zuen mailari eusteko promozioa. Partida Zaragozan jokatu zen, maiatzaren 25ean, eta kataluniarrek mailari eustea lortu zuten, 34 eta 3 irabazita.[3]
Oharrak
- ↑ Soldata hiru hilabetez kobratu gabe zeudela-eta, Real Ciencias taldeko jokalariek erabaki zuten VRACen aurkako neurketa ez jokatzea. Ondorioz, partida 21 eta 0 irabazitzat eman zitzaion VRACi, eta 5 puntu gehitu zitzaizkion sailkapenean. Real Cienciasi, berriz, partida galdutzat emateaz gain, 2 puntu kendu zitzaizkion.
Erreferentziak
- ↑ VRAC Quesos Entrepinares, Campeón de la División de Honor. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-5-26).
- ↑ Clasificación, liga regular. resultadosrugby.isquad.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-3).
- ↑ Barça Rugbi se mantiene en DH. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-5-27).
Kanpo estekak