2016ko Xilaba Bertsulari Xapelketa Xilaba Bertsulari Xapelketaren bosgarren edizioa izan da. Irailaren 24 eta azaroaren 12 bitartean ospatu zen. 15 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 6 sailkapen saio eta finala ospatu ziren. Finala Baionako Lauga aretoan ospatu zen azaroaren 12an eta Sustrai Colinak bere bigarren txapela jantzi zuen[1].
Panpili Trekuk eman dio makila eta jantzi dio txapela Sustrai Colinari, hain zuzen, aurtengo Xilabak omendu duen Mattin Treku Ahetzeko bertsolariaren semeak. Aurtengo urriaren 11n bete da bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena.
Parte-hartzaileak
Bertsolariak - Sustrai Colina (2014ko lehena)
- Maddalen Arzallus (2014ko bigarrena)
- Odei Barroso (2014ko hirugarrena)
- Miren Artetxe
- Amets Arzallus
- Ramuntxo Christy
- Battitt Crouspeyre
- Kerman Diaz
- Ortzi Idoate
- Xumai Murua
- Maddi Sarasua
- Nahia Sasco
- Aitor Servier
- Eneritz Zabaleta
- Egoitz Zelaia
| Gai jartzaileak - Amaiur Lujanbio
- Iban Falxa
- Ihintza Ostolaza
- Joana Itzaina
- Karlos Aizpurua
- Maiana Irigoien
- Pantxika Solorzano
- Bixente Hirigarai
- Amaia Kastorene
- Pettan Prebende
- Xan Alkhat
| Epaileak - Eneko Bidegain
- Joakin Arregi
- Beñat Soulé
- Erik Etxart
- Lierni Elorza
- Iban Thicoipe
- Abel Zabala
- Zuhaitz Olazabal
|
Saioak
Aurre Kanporaketak
Finalaurrekoak
Bi itzulitara jokatu zen. Bertsolari bakoitzak birritan kantatu zuen eta puntuazioen baturak eman zuen azken sailkapena. Aurrekanporaketetan sailkaturiko bederatzi bertsolariri Sustrai Colina, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso gehitu zitzaizkien, 2014an aurreneko hiru postutan gelditu ziren bertsolariak.
Finala
Finala Baionako Lauga aretoan ospatuko zen azaroaren 12ko 17:00etan. 1.600 ikusletik gora bildu ziren.
Erreferentziak
- ↑ [1], Sustrai Colinak jantzi du berriro xapela (Bertsozale.eus).
Kanpo estekak
- 2016ko Xilaba Bersulari Xapelketa, Bertsozale.eus