1960ko Udako Paralinpiar Jokoak

Erromako Udako Olinpiar Jokoak
1960

I. Olinpiada
Hiria Erroma (Italia)
Estatu partehartzaileak23
HasieraIrailaren 18a
BukaeraIrailaren 25a
Atleta kopurua~400
EstadioaAqua Acetosa
Kirolak8

1960ko Udako Paralinpiar Jokoak (italieraz: I Giochi paralimpici estivi) gertakari honen I. edizioa izan ziren. Italiako Erroma hiriburuan egin zituzten, 1960ko irailaren 18tik 25era arte.

Historia

Stoke Mandevilleko IX. Nazioarteko Jokoak, atzeraeraginez 1960ko Udako Paralinpiar Jokoak izendatuak, nazioarteko lehen Paralinpiar Jokoak izan ziren, 1948ko eta 1952ko Stoke Mandevilleko Jokoen ondoren.[1] Stoke Mandeville Nazioarteko Joko Federazioak antolatu zituen. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak "Paralinpiar Jokoak" izendapena 1984an onartu zuen lehenengo aldiz,[2] eta Nazioarteko Paralinpiar Batzordea 1989an eratu zuten.

Jokoak Erroman (Italia) antolatu zituzten 1960ko irailaren 18tik 25era, Udako Olinpiar Jokoekin batera. Paralinpiar Joko hauetan onartutako desgaitasun bakarra orno-muineko lesio akutua izan zen. 23 herrialdetako 400 kirolari inguruk parte hartu zuten.[2][3][4][5][6]

Kirolak

  • Atletismoa
  • Saskibaloia
  • Dartcherya
  • Eskrima
  • Snookerra
  • Ping-ponga
  • Arkua

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Italia 29 28 23 80
2  Erresuma Batua 20 15 20 55
3  Mendebaldeko Alemania 15 6 9 30
4  Austria 11 8 11 30
5  Ameriketako Estatu Batuak 11 7 7 25
6  Norvegia 9 3 4 16
7  Australia 3 6 1 10
8  Herbehereak 3 6 0 9
9  Frantzia 3 3 1 7
10  Argentina 2 3 1 6
11  Hego Rhodesia 2 1 2 5
12  Irlanda 2 0 0 2
13  Suitza 1 3 0 4
14  Belgika 1 1 1 3
15  Finlandia 1 0 0 1
16  Israel 0 2 2 4
16  Malta 0 2 2 4
Guztira 113 94 84 291

Erreferentziak

  1. "Summer Games Governance 1960 to 1992", IWAS
  2. a b Rome 1960, International Paralympic Committee (IPC)
  3. "Beijing Paralympics factsheet", BBC, July 11, 2008
  4. "Participation Numbers: Rome 1960 Paralympic Games", International Paralympic Committee
  5. IPC searchable database
  6. "Paralympic Games History", Channel Four Paralympics

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q570431
  • Commonscat Multimedia: 1960 Summer Paralympics / Q570431

  • Wd Datuak: Q570431
  • Commonscat Multimedia: 1960 Summer Paralympics / Q570431